Diputatu Nagusiaren Alorra
Departamentua
Elkarlanean eta etorkizunera begira aurrera egiten duen Gipuzkoa sustatu asmoz, lankidetzazko gobernantza lurralde osora eta eremu guztietara hedatzeko ari gara lanean. Pertsona erdigunean jarrita, herritar orori ongizate osoa eskainiko dien lurralde kohesionatua eraikitzeko, desberdintasun gutxikoa, ekonomia lehiakorra duena, integratzailea eta jasangarria.
Horretarako, diputatu nagusiaren alorreko lana bost zuzendaritzatan banatzen da: Hizkuntza Berdintasuna, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoa, Estrategia eta Komunikazioa.
Gipuzkoa Europa mailan erreferente izatea nahi dugu, desberdintasunen aurkako herri politiketan, dela generoaren ikuspegitik, dela hizkuntzaren ikuspegitik. Lurralde anitza eta inklusiboa, Giza Eskubideetan oinarritutako memoria eta elkarbizitza indartuko duena.
Halaber, gobernantza moduak eraldatzea dugu erronka, epe ertainera eta luzera begirako politika publikoen garapenean herritarren partaidetza indartuz eta zuzeneko komunikazioa sustatuz.
Aurrekontu partida
Diputatu Nagusiaren Alorra, 2024an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
25.964.956,37 €
Exekutatua
% 20,38
Eider Mendoza Larrañaga
Gipuzkoako Diputatu Nagusia
Azpeitian (1974) jaiotako hondarribiarra. Hiru eleduna (euskara, gaztelera eta frantsesa) nahiz eta ingeleraz ere moldatzen naizen. Enpresa Zientziak ikasi nituen, Nazioarteko Merkataritzan espezializatuz, Bordeleko École de Commerce Européenne unibertsitatean. Lan ibilbidea enpresa pribatuan hasi nuen, baina laster (26 urterekin) politikara jo nuen, erakunde eremuan. Parlamentuan dut esperientzia luzea. Lehenengo Eusko Legebiltzarrean, taldeko koordinatzaile eta gizarteko politikako bozeramaile gisa arituz, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan gero, talde politikoa koordinatuz eta erakundeko presidentzia nire gain hartuz. Aurreko legealdian Gobernantza diputatua eta bozeramailea izan ondoren, gaur egun Gipuzkoako Diputatu Nagusia izateko ohorea dut.
Zuzendaritzak
Sebastian Zurutuza
Estrategia zuzendaria
Arlo hau Aldundiaren Kudeaketa Plan Estrategikoa definitzera dago bideratuta, baita bere jarraipena antolatu eta bermatzera ere.
Elene Arrazola
Komunikazio zuzendaria
Gure helburua da Aldundiaren eta gizartearen arteko komunikazioa etengabekoa eta eraginkorra izatea.
Zuzendaritzaren webguneak
Ion Gambra
Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendaria
Zuzendaritza honen xedea elkarbizitza eta Giza Eskubideak sustatzea da.
Zuzendaritzaren webguneak
Miren Garbiñe Mendizabal
Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria
Gure konpromisoa da euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko politikak aurrera eramatea, gizartean zein Aldundiko administrazioan.
Zuzendaritzaren webguneak
Nerea Isasi
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoko zuzendaria
Organo honen eginkizuna da bai gipuzkoar gizartean eta baita foru administrazioan ere gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea.
Zuzendaritzaren webguneak
Departamentuko aktualitatea
2024/05/07
Aita Mari ontziari babesa erakutsi dio Gipuzkoako Foru Aldundiak
“Gure lurraldeko baliorik onenak” islatzen dituela adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak, dagoenetako ehundaka bizitza salbatu dituen ontziak, eta boluntario guztien lana txalotu du.
2024/05/06
“Emakumeen kirola gaurko eta biharko gizarte justu eta berdinzale baten aldeko hazia da”
Datozen asteotako hitzordu garrantzitsuei erreparatuz, Eider Mendoza diputatu nagusiak dei egin die gipuzkoarrei emakumezkoen talde eta kirolariak indar guztiz babestera eta haien jardunarekin gozatzera
2024/05/03
● Zentro teknologikoak Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiaren bisita jaso du gaur, maiatzak 3, ostirala, eta Foru Aldundiaren babesa duten hainbat ekimenetan egindako aurrerapenak aurkeztu ditu. ● Bi eragileen arteko lankidetza estuari esker, azken urteetan irtenbide berritzaileak garatu dira osasunaren, mugikortasunaren edo energiaren sektoreetan.