Aleka 7. 2019ko urtarrila

Page 1

a le ka

Tolosako udal aldizkaria. 2019ko urtarrila. 7. zenbakia. D.L.: SS-340/06

Aurrekontuak / tolosatzen / Zumardi Txikia / Kontsumo bulegoa / Kronika iruditan / Alderdien tribuna / Abegi elkartea / Udate / Landa koadernoa / Tolosa eraberritzen / Agenda

Garai bateko aisiagune zen ZumardiTxikia, etorkizun hurbilean errealitate En la imagen una de las propuestas de recuperaciĂłn del Prado PequeĂąo.

1


Aurrekontuak

2

26 milioi 915 mila euroko aurrekontua 2019an, iaz baino %6,8 gehiago Tolosako Udalak urteko azken Osoko Bilkuran onartu zuen 2019 ekitaldirako aurrekontua. 26 milioi 915 mila eurokoa izango da, 2018an baino %6,8 gehiago. Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu zuen bilkuran tolosarrak ardatz dituen politika duela oinarri: “legealdirako ezarritako lehentasunak mantendu ditugu: enplegua eta ekonomia sustatzea, pertsonen ongizatea bermatzea, udalerri atseginagoa eskaintzea beharrezko azpiegiturekin, gure ingurumena eta gure

SARRERAK / INGRESOS Jasotako diru laguntzak Subvenciones recibidas

15.307.081,76D

Zergak, tasak eta ondarea 11.207.620D Impuestos, tasas y patrimonio Inbertsioetarako diru sarrerak Ingresos para inversiones

400.180,35D

Zorpetze maila %34,5 behera 4 urtetan

“Inbertsio maila handia izanik ere, zorra jaisten jarraituko dugu azken 4 urteetan egin dugun moduan” azpimarratu du Tolosak. Aurrekontuaren %4 bideratuko da 2019an funts horretara. “Legealdi honetan %34,5 jaitsi dugu Udalaren zorra eta inbertsio guztiak Udalaren gerakinetatik gauzatu ditugu”. 2018a 6.191.700 euroko zor biziarekin itxiko da eta 2019 amaieran 5.124.400 eurokoa izango da. Udalaren egoera, beraz, ona dela adierazi du Ogasun zinegotzi den Begoña Tolosa Mendiak.

Aurrekontu proiektu osoa www.tolosa.eus -en kontsulta daiteke

kultura zaintzea eta euskara sustatzea, gobernantzaeredu egokia eta parte-hartzea oinarrian direla. Orainari erreparatu diogu, etorkizunaz ahaztu gabe. Urte hauetan Tolosa berriro martxan jartzeko proiektuak gauzatu ditugu eta etorkizunean Tolosak aurrera egiten jarrai dezan ere, ekimen eta proiektu berriak landu ditugu, tolosarrei aukera berriak eskaintzeko helburuarekin”.

GASTUAK / GASTOS Gastu arruntak eta zerbitzuak Gastos comunes y servicios

9.925.023,00D

Pertsonala / Personal

9.281.502,04D

Emandako diru-laguntzak Subvenciones repartidas

4.421.220D

Inbertsioak / Inversiones

2.172.350D

Finantza karga / Carga financiera

1.114.786,10D

El nivel de endeudamiento baja un 34,5 % en 4 años

Begoña Tolosa remarca que “aunque el nivel de inversión es grande, seguiremos reduciendo la deuda, lo mismo que estos últimos 4 años. Destinaremos en el 2019 el 4 % del presupuesto con ese fin. En esta legislatura hemos reducido la deuda municipal un 34,5 %, y todas las inversiones se han ejecutado del remanente municipal”. Cerraremos el 2018 con una deuda viva de 6.191.700 euros y al final del 2019 será de 5.124.400 euros”. Manifiesta que el Ayuntamiento está en una buena situación.

Se puede consultar el presupuesto íntegro en www.tolosa.eus


Begoña Tolosa Mendia Ogasun zinegotzia Concejala de Hacienda

finantzatuko direnak: Laskorain kalea, zezen plaza kanpoaldeko horma eta urbanizazioa, Euskal Herria plazako arkupeetako lurra, etxebizitza hutsak merkaturatzeko plana, Paper kalea... hainbaten artean. Rondilla kalearen eraberritzearen aurre-proiektua ere gauzatuko dugu aurten.

¿Cuáles son los ejes y criterios principales a la hora de elaborar los presupuestos del año 2019? A la hora de formular los diferentes presupuestos de esta legislatura, se ha tomado siempre como eje, el programa presentado por EAJ /PNV para la legislatura 2015-19. Nuestra prioridad era la mejora de la economía local en todos sus ámbitos, y el bienestar social de las y los tolosarras. Todos los departamentos trabajan bajo esa clave. Con estas premisas, se conforma el nucleo del presupuesto, éste se ve completado y complementado con las aportaciones del grupo de la oposición, además de las aportaciones del proceso Tolosatzen.

Zein balantze egiten duzu aurrekontuen bueltan garatu den III. Tolosatzen prozesuaz? Zenbakitan baloratu beharko banuke 9a jarriko nioke. Herritarren parte-hartzea oso altua izan da, erakusten diguna tolosarrak prest eta gogotsu gaudela etorkizuneko Tolosa eraikitzeko elkarlanean.

¿Qué tal han ido las negociaciones con los partidos de la oposición? El 27 de noviembre el equipo de gobierno presentó en Comisión de Hacienda la propuesta de presupuestos, para dictaminar en comisión el 19 de diciembre. Dos propuestas fueron admitidas y varios compromisos de estudio también.

2019ak zer dakar aurrekontuari erreparatuz gero? Garrantzizko inbertsioak izango ditugu. Oria ibaiaren berreskurapenerako azterketa burutu dugu legealdi honetan, eta berretsi du Zumardi Txikia tolosar guztientzako berreskuratzeko gure apustua. Proiektua garatu eta aparkalekuen afera nola bideratu aztertzeko diru partida ezarri dugu. Horrez gain, hastear da Udateren eraberritzea, zerbitzu integral eran sortuko da, Udalaren tramiteak puntu bakarrean egiteko aukera eskainiz. Abegi elkarteari ere diru laguntza handitu zaio, gaueko arreta zerbitzua indartzeko. Eta badira beste hainbat proiektu beren garrantzia eta kostuagatik 2019 eta 2020ko aurrekontuarekin

Como concejal y responsable de la parcela de Economía del Ayuntamiento, le llevará muchas horas de trabajo coordinar todo para equilibrar las cuentas. Todos los departamentos tienen sus fechas de más trabajo a tope, y la de los presupuestos es una de ellas para el departamento que dirijo. Cuento con la ayuda de un gran equipo humano y técnico en el departamento y por supuesto con un grupo político de primera, que me facilitan al máximo el trabajo, aportándome toda la documentación e información solicitada. Además aguantan mi “mal humor” en esas fechas...

Aurrekontuak

3


Aurrekontuak

4

Zumardi Txiki, Rondilla, Udate, Sevendenea, Emakumeen Etxea... Gizarte ongizatea eta garapen ekonomikoa ardatz dituen aurrekontuarekin hainbat inbertsio gauzatuko dira ere: Zumardi Txikiari buruzko azterketa, Rondilla kalea berritzeko proiektua, Udate berregituratzea herritarren arretarako zerbitzu integrala izan dadin edota, beste hainbaten artean, Sevendenea eta Emakumeen etxea egokitzea. Guztira 2 milioi 101 mila euro bideratuko dira honako aktuazioetara:

1. Zumardi Txikiaren inguruko azterketa. Gune hau herritarrentzako berreskuratu nahi du Udal Gobernuak. Azterketaren bitartez, bertan zer egin eta aparkaleku gaia nola bideratu landuko da. 80.000 D.

1.

2. Rondilla kalea eraberritzeko proiektua garatuko da, kale irisgarriagoa eta atseginagoa bilakatzeko tolosarrentzat. 50.000 D.

2.

3. Udate Herritarrentzako Arreta Zerbitzua berregituratu eta zerbitzu integral eran sortuko da. Helburua da herritarrek Udaten ia zerbitzu guztiak tramitatzeko aukera izatea. Horretarako, herritarren Arreta Zerbitzua zabaldu eta indartuko da herritarrei arreta egiteko mahai gehiago jarriz eta tramiteak era erraz eta automatikoan burutzeko azpiegitura teknologikoak ezarriz. 250.000 D 4. Sentsibilizazio kanpaina berriak kale garbiketan aurrerapausuak emateko. 40.000 D.

3.

5. Sevendenea eta Emakumeen Etxea proiektuen garapena, azpiegitura soziokulturalen azterketaren baitan argia ikusiko duten lehen eraberritzeak izango dira, Tolosako bizitza kultural oparoari erantzun eta berdintasunaren bidean ere pausuak emateko. 15.000 eta 28.000 D, hurrenez hurren. 6. Landa auzoetan hobekuntzak: Bedaioko errepidea berrituko da, Aldaban aparkalekua sortu eta hainbat hobekuntza lan egingo dira Urkizun. 125.000 euro.

6.

7. Auzo eta kaleetan irisgarritasuna hobetzeko lanak: jada burutu diren hainbat lanei jarraiki, dela Nafarroa etorbidea, Bidebieta auzoa edota Gudari kalea, 2019an Laskorain, Oria, San Francisco, Paper kalea... eta beste hainbatetan hobekuntza lanak burutuko dira. 416.000 D. 8. Irisgarritasun plana. Tolosa irisgarriagoa bilakatzeko plangintza sortuko da. 50.000 D.


Aurrekontuak

5

9. Euskal Herria plazako arkupeetako lurra eraberrituko dugu. 175.000 D bideratuko dira lan horietara. 10. Alokairuaren sustapena. Alokairuko etxebizitza indartu eta etxebizitza hutsak aktibatu nahi ditu Udalak, obra behar duten etxebizitzak egokituz, eta horretarako, hainbat urtetarako diru-laguntza lerroa jarriko da martxan, helburu hori lortzeko. 120.000D 2019an.

9.

10.

11. Zezen plaza: Lau fasetan ari gara gauzatzen proiektua. Horietako lehenengoan, 2016an burutua, 3 irteera berri eraiki ziren. 2017an egin zen bigarrena, eta palkoen egitura sendotu eta kanaloi guztiak aldatu ziren. 3. faseari helduko diogu 2019an: tendidua berrituko da. 12. Haur parkeetan hobekuntzak: udalerriko parke guztien egoeraren analisia burutu da eta bakoitzaren beharrak eta gauzatu beharreko lanak zein diren ere aztertu da. Hori horrela, 100.000 euro jarri dira parkeak eraberritzeko eta horien mantenu lanetarako.

12.

13. Alondegian estalkia. Plazaren zati bat estaliko da ekintza ezberdinak burutzeko. 122.000 D. 14. Euskararen erabilera bultzatzeko proiektua sortuko da eta merkataritzan ere euskara sustatzen jarraitzeko lanketa indartuko da.

13.

15. Auto babes plana. 13.500 D. 16. Kultur Etxeko balkoiak egokitzeko 33.000 D.

En el marco del presupuesto para 2019, que los ejes principales son el bienestar social y el desarrollo económico, se realizarán diversas inversiones: el estudio sobre Zumardi txikia, el proyecto para la renovación de la calle Rondilla, la reestructuración de Udate para convertirla en un servicio integral para la atención ciudadana, o la adecuación de Sevendenea y la Casa de las Mujeres. También habrá mejoras en los barrios rurales: se renovará la carretera de Bedaio, se creará un

aparcamiento en Aldaba y se realizarán diversas obras en Urkizu. Se continuara con la mejora de la accesibilidad en barrios y calles: en el 2019 se acometerán Laskorain, Oria, San Frantzisko, Paper kalea... Se renovará el pavimento del soportal de la plaza Euskal Herria, se construirá una cubierta en la plaza Alondegia y también se actuará en los parques infantiles. Se va a promover el alquiler, comercializando viviendas vacías y se creará un plan de impulso del euskera, entre otros.


Aurrekontuak elkargunea

6

Aurrekontua, departamentuka Inbertsioez gain, proiektu berriak eta jarraipena duten proiektuak daude departamentu guztietan. Partaidetza alorrean Parte-hartze ordenantza sortuko da. Gizarte zerbitzuetan familia esku-hartzeen aurrekontua hirukoiztu da, adikzioen aurkako plana eguneratuko da edota zeinu-hizkuntza alorreko entitateekin hitzarmena sinatuko da... Ingurumen alorrean urmael bat egitea aurreikusi da Elosegi parkean, edota mendi ibilbideak balioan jarri eta ondarea berreskuratzeko plangintza sortzea. Kultura, Jaiak eta Gazteriari dagokionean, Leidor zinemako pelikulen kontratazioa indartzeko aurrekontua igo da. Badira urteurren berezi batzuk ere, Topic zentroak 10 urte beteko ditu, eta Tolosa&Blues jaialdiak 6. Horiek behar bezala ospatzeko aurrekontua ezarri da. Hizkuntza alorrean, euskal komunikabideei laguntza %2 igoko zaie urtero. Kirol esparruan, kirol gala izango da aurtengoan, bi urtetik behin egiten baita, edota Mugi Tolosa ekimena indartzen eta jarduera berriak sustatzen jarraituko da, duen arrakasta oinarri hartuta, bataz beste saioko 200 partehartzailetik gora baititu. Garapen ekonomikoaren alorrean, EMARI coworking espazioa zabaldu zen iaz. Aurten bertako ekintzak indartu eta ekintzailetza gizarteratzeko jardunaldia bat antolatuko da, Turismo bulego berria sortuko da, edota bigarren urtez jarraian laguntzak emango dira enpresei berrikuntza-proiektuak gara ditzaten. Berdintasunetik Behatokiaren diru partida handitu da era III. Berdintasun plana garatu eta udal protokoloa ebaluatzeko ere finantziazioa handitu da.

7.980.306 Obrak eta zerbitzuak Obras y servicios

2.338.956 Herritarren segurtasuna eta Mugikortasuna Seguridad ciudadana y movilidad

1.587.810 Hezkuntza eta Hizkuntza politika Educación y política lingüística 853.874 Garapen ekonomikoa, Merkataritza, Feriak eta Turismoa Promoción económica, Comercio, Ferias y Turismo


Aurrekontuak

7

EL PRESUPUESTO, POR DEPARTAMENTOS

q 3.668.823 Kultura, Jaiak eta Gazteria

2.847.898 Gizarte Zerbitzuak

Cultura, Fiestas y Juventud

Servicios sociales

2.008.104

2.273.516

Ogasuna

Giza baliabideak

Hacienda

Recursos humanos

831.124

1.587.811

Kirolak Deportes

Hirigintza eta Ingurumena Urbanismo y medio-ambiente

762.697 Kirolak Deportes

242.403 Berdintasuna Igualdad

Más allá de las inversiones, hay nuevos proyectos y otros que tienen continuidad en todos los departamentos. En el ámbito de la Participación, se creará la ordenanza de participación. En los Servicios Sociales, se ha triplicado el presupuesto de las intervenciones familiares, se actualizará el plan contra las adicciones, se firmará un convenio con las entidades del sector del lenguaje de signos… En cuanto al Medio-ambiente, está previsto hacer un estanque en el parque Elosegi, o poner en valor las rutas de senderismo, crear un plan para la recuperación del patrimonio… En Cultura, Fiestas y Juventud se ha incrementado el presupuesto para la contratación de películas para el Leidor. Contamos también con aniversarios especiales: el Topic cumple 10 años y Tolosa&Blues 6. Se ha incorporado un presupuesto para celebrarlos como es debido. En el plano lingüístico se incrementará todos los años un 2 % la ayuda a los medios de comunicación en euskara. En el ámbito deportivo, este año se celebrará la gala del deporte, ya que es bienal, se reforzará la iniciativa Mugi Tolosa y se seguirán fomentando nuevas actividades, teniendo en cuenta su éxito, ya que su número de participantes supera los 200 en cada sesión. En cuanto al desarrollo económico, el año pasado se puso en marcha EMARI, el espacio coworking. Este año reforzará sus actividades y se organizarán unas jornadas para socializar el emprendizaje, se creará una nueva oficina de turismo y por segundo año se concederán subvenciones a empresas para que puedan desarrollar proyectos de innovación. Aumenta el partida del Observatorio de Igualdad así como la financiación para el desarrollo del 3er Plan de Igualdad y la evaluación del protocolo municipal.


Tolosatzen

8

Tolosatzen

hirugarrenez: 42 egitasmo eta 525.530€ Garapen ekonomikoa sustatzeko planaren jarraipena Irisgarritasun Plana Plan de Movilidad Mejorar la accesibilidad de la calle Oria Etxebizitza hutsen alokairu sustapena Estudio socio-demográfico de vivienda Hezkuntza mahaia Asesoría y ayuda a las asociaciones Ordenanza de participación

Guía de Servicios Sociales

Alor sozialeko elkarteen topaketa

Tolosatzen partaidetza proiektua abian jarri zuen Tolosako Udalak 2016ko apirilean, eta aurtengo aurrekontuetan isla dute, hirugarrenez, prozesuan parte hartu duten herritarren ekarpenek: Tolosatzeneko kideek proposatutako 42 proiektu txertatu dira 2019ko aurrekontuan eta 525.530 euroko kopurua bereganatu dute. Guztira 175 herritarrek hartu dute parte aurten. “Tolosarrek Tolosatzen prozesuan helarazitako proposamenak jaso eta aintzat hartu ditugu gure aurrekontuan, uste sendoa baitugu gobernantzaereduak eta kudeaketa-eredu berriak herritarren parte-hartzea eta haiekiko hurbiltasuna izan behar dituela oinarri” azaldu du Olatz Peon Ormazabalek. Iaz, 51 proiektu inguru txertatu ziren 2018ko aurrekontuan, 550.000 euroko aurrekontuarekin. Guzti horien betetze maila publikoa da eta www.tolosa.eus web orriko ‘tolosatzen’ atalean egin daiteke jarraipen osoa.

Impulso al proyecto Baso Eskola Erresilentzia Ondare naturala berreskuratzea Nuevo canal comunicativo dirigido a jóvenes Punto de recarga para coches eléctricos Mendi ibilbideak berreskuratu eta atontzea Euskaraldia urte osora zabaltzea Hitzarmena Zeinu Hizkuntzako elkarteekin inklusioa sustatzeko


Tolosatzen

9

Fomento de la euskaldunización de las y los inmigrantes. Formación a los monitores de deporte Zumardi Txiki Lan munduan euskalduntzea

TOLOSATZEN POR TERCER AÑO: 42 ACCIONES Y 525.530 o

Kirol egokitua sustatu Mugi Tolosa indartu

Tolosatzen es un proyecto que puso en marcha el Ayuntamiento en abril del 2016, y por tercer año consecutivo tendrán su reflejo en los presupuestos diversas aportaciones realizadas por la ciudadanía que ha participado en este proyecto: se han incluido 42 proyectos o acciones en los presupuestos del 2019 y se han destinado 525.530 euros.

Water Line jaialdia berreskuratu Desarrollo del plan estratégico de Economía Urbana Lankidetza publiko-pribatuaren sustapena Sentsibilizazio kanpainak Zigilu Berdearekin Impulso a las instalaciones fotovoltaicas

Olatz Peon expone que “hemos recogido y tenido en cuenta en nuestros presupuestos las propuestas que han llevado los tolosarras a Tolosatzen, puesto que creemos firmemente que el modelo de gobernanza y los nuevos modelos de gestión deben sustentarse en la participación ciudadana y en un acercamiento a la ciudadanía”.

Landa lurreko ibilbideen garapena Zumardia elkartearekin hitzarmena kirola sustatzeko Continuar impulsando la transmisión generacional en el comercio

El año pasado se incluyeron 51 proyectos, con un presupuesto de 550.000 euros. El nivel de cumplimiento de todo ello es público y se puede hacer un seguimiento accediendo a la sección “tolosatzen” de la página web www.tolosa.eus.

Alde Zaharreko merkataritzaren sustapena Ekintzailetasuna Acto en colaboración con el mundo de la empresa Seguir impulsando en centro de coworking Emari Erakunde ezberdinen arteko elkarlana Hezkidetza garatu La Casa de las Mujeres

Gizon eta emakumeen arteko berditasunerako III Planeko ekintzen garapena Merkatarien barne-ekintzailetasunaren sustapena


Zumardi Txikia

10

Garai bateko aisia-gune zen Zumardi-Txikia, etorkizun hurbilean errealitate Udal Gobernuak 2019ko aurrekontuan Zumardi Txikiaren inguruko azterketa gauzatzeko 80.000 euroko partida ezarri du. Aparkalekuak lekualdatu eta aisia-parke erabilera indartzea da helburua

Tolosa eta Oria ibaia bat dira; herrigune osoa zeharkatzen du. Nahiz eta jarduera eta ekimen ugari garatzen diren gure herriko uretan, are gehiago sakondu eta Oria ibaira begira dagoen Tolosa du jomuga Udalak. Hori horrela, Oria Ibaiaren ertzen gaineko akzio plana garatu da, eta bertan xehetutakoari jarraiki, Zumardi Txikia berreskuratzeko proiektua lantzen hasi.

1

Oinarrian, Zumardi txikiko aparkalekuak lekualdatu eta aisia-parke erabilera indartzea da helburua, garai batean txoko honek izan zuen erabilera soziala errekuperatuz. Hori lortzeko, bi proposamen ezberdin garatu dira: bata eremua parke bilakatu eta ibaira begiralekuak sortzen dituena, eta bigarrena, parke bilakatuz ere, baina ibairako sarbide zuzenarekin, ibai-parkea deritzona. Biak ikusgai irudietan. Lehenegoan herritarrentzako aisia-gune bat proposatzen da. Gaur egungo altuera-kota mantenduko luke, autoak atera, zuhaitzak mantendu, espazio berde berriak eta plaza itxurako espazio nagusi bat, erabilera anitzekoa (kontzertuak, kale antzerkia, aire libreko bestelako formatu txikiko ikuskizunak). Bigarrenak gehiago sakontzen du ibaia eta herritarren arteko harremanean, ibaira jaisteko aukerak sortuz. Ibai-Parkea izango

Se han desarrollado dos propuestas. Una consiste en convertir la zona en parque instalando miradores al río. La otra también contempla la conversión de la zona en parque, pero con acceso directo al río, es decir, lo que se llama parque fluvial. Las dos se pueden ver en las imágenes

2


litzateke, ibaialdera egun dituen hormak deuseztatuz. Aurreikusten da ere autoak bertatik atera, zuhaitzak mantendu, espazio berdeak sortu eta erabilera sozialerako espazio eta guneak edukitzea, bertan sortuko liratekeen harmailak aprobetxatuz. Bi proposamenak tolosatzen parte-hartze ekimenean aurkeztuak izan ziren ‘Oria ibaia eta Zumardi Txikia’ izeneko bileran. Bertan herritarren ekarpenak jaso ostean, Udala aztertzen ari da orain bi alternatiben bideragarritasun ekonomiko zein teknikoa. Baita bertako aparkalekuak non kokatu ere, ezinbesteko baitira, batez ere, Alde Zaharreko bizilagunentzako.

Oria ibaira begira dagoen Tolosa du jomuga Udalak. Hori horrela, Oria Ibaiaren ertzen gaineko akzio plana garatu da eta Zumardi Txikia berreskuratzeko proiektua lantzen hasi

Horretarako, Udal Gobernuak 2019ko aurrekontuan Zumardi Txikiaren inguruko azterketa gauzatzeko 80.000 euroko partida ezarri du. Azterketaren bitartez, bertan zer egin eta aparkaleku gaia nola bideratu landuko da. Zumardi Txikia XVIII. mendean sortua izan zen aisia gune gisa, eta bertako lehen arbolak XIX. mende hasieran landatu ziren. Orain, garai hartako esentzia hura berreskuratu nahi da, eta aldi berean, ibaia herriaren bizitzara ireki, eskaintzen dituen aukera eta erabilera ezberdinak baliatuz eta erreka bera balioan jarriz.

El Ayuntamiento tiene como objetivo una Tolosa que vive con el río Oria. Se ha desarrollado el plan de actuación sobre las márgenes del Oria y, siguiendo lo concretado en el mismo, se ha comenzado a elaborar el proyecto de recuperación del Zumardi Txiki (Prado Pequeño). Básicamente, el objetivo es trasladar el parking del Zumardi Txiki y reforzar su uso como parque de ocio, recuperando el uso social que tuvo este rincón en otras épocas. Para ello se han desarrollado dos propuestas. Una consiste en convertir la zona en parque instalando miradores al río. La otra también contempla la conversión de la zona en parque, pero con acceso directo al río, es decir, lo que se llama parque fluvial. Las dos se pueden ver en las imágenes. Ambas propuestas fueron presentadas en la iniciativa tolosatzen. Una vez recogidas las aportaciones de la ciudadanía, en la actualidad el Ayuntamiento esta estudiando la viabilidad económica y técnica de las dos alternativas, así como la nueva ubicación del parking. Para ello, en los presupuestos de 2019 el Gobierno Municipal ha dispuesto una partida de 80.000 euros para la realización del estudio del Zumardi Txiki. Por medio de dicho estudio se verá qué hacer en el lugar y cómo solucionar el tema del aparcamiento. Zumardi Txiki fue creado en el siglo XVIII como zona de ocio. Ahora se pretende recuperar la esencia de aquella época y, al mismo tiempo, abrir el río a la vida de la localidad, aprovechando sus diferentes opciones y diferentes usos y poniéndolo en valor.

Zumardi Txikia

11


Kontsumo bulegoa

12

Kontsumitzaileei informatu, hezi eta defendatu, kiub-en helburua 2003az geroztik, KIUB Tolosaldeko Kontsumo Bulegoak Kontsumoari lotutako gai ororen bueltako informazioa, arreta eta aholkularitza eskaintzen du. Eskualdeko edozein herritar joan daiteke bertara kontsumo arloan arazo edo zalantzaren bat duenean eta kontsumitzaile edota azken erabiltzaile gisa.

Nola fuzionatzen du zerbitzuak? Kontsultei telefonoz, pertsonalki edo email bidez ematen zaie erantzuna; gainera, gatazka ezin denean administrazio bidez izapidetu edo bitartekaritza-lana ezin denean egin, gatazka konpontzeko edo prebenitzeko modurik egokienen inguruko aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dugu. Bitartekaritza gatazkak ebazteko judizioz kanpoko bidea da. Bitartekaritzarekin arazoa konpontzen baldin bada, espedientea artxibatu eta gaiaren izapidetzea amaitutzat emango da.

Tolosako bulegoan Zuzenbidean lizentziatutako Ainhoa Orrantia Baladok egiten ditu kudeaketa-lanak eta hark eskaintzen du arreta kontsumo-teknikari gisa. Berarekin izan gara Gorosabel eraikinean kokatutako bulegoan.

Zer eskaintzen du Kontsumo bulegoak? Zein helburu du? KIUB-ek Tolosaldeko kontsumitzaileek eta erabiltzaileek kontsumo alor zabalarekin lotutako gaiei buruz eskatutako informazio-beharrari erantzutea du helburu. Beraz, alde batetik eta arlo horretan aholkularitza eta orientazio juridiko-legala eskaintzen du. Bestaldetik, profesionalen edo enpresen eta kontsumitzaileen edo erabiltzaileen artean sortutako gatazkak judizioz kanpo konpontzeko bitartekaritza adiskidetsua egiteko bidea eskaintzen du. Eta azkenik, kontsumitzaileen edota erabiltzaileen interesetarako jokabide kaltegarri, arau-hauste edo irregulartasunen bat dagoela antzematen baldin badu, kexa, salaketa edo erreklamazioaren alorrean eskumena duten erakundeei igortzen zaie.

Bitartekaritzak ez badu arazoa konpontzen, eta erabiltzaileak edota kontsumitzaileak bere zereginak edo betebeharrak bete baditu, beste bide batzuetara jotzeko aukera egongo da: administrazio-bidea, arbitraje-bidea edo bide judiziala, esaterako. Zein izan ohi da jomuga honelako prozesu bat abiatzean? Gatazkan dauden bi aldeen artean judizioz kanpoko adostasun adiskidetsu bat lortzea da jomuga. Baina, arrazoi desberdinengatik, hau beti ez da posible; orduan, bide administratiboaren bidez ez badugu adostasun hori lortzen edo bide hau nahikoa ez bada, kasu horietan, kontsumitzaileei aholkatzen eta laguntzen diegu hitzezko judizioko demanda laburra jartzearen bidez auzibidetik kasua nola bideratzen.

El principal consejo que doy a mis usuarios y usuarias es que no se precipiten a la hora de contratar. Y antes de celebrar un contrato hay que leerlo detenidamente y, ademĂĄs, entenderlo y, si no se entiende, para resolver esas dudas estamos los TĂŠcnicos en Consumo


¿Cuáles son las quejas y reclamaciones que más se repiten? Desde que comencé en el servicio, hace 12 años, hasta hace algunos años, el ámbito del consumo ha cambiado muchísimo. Si bien el sector que más problemas venía dando y con una importante diferencia en porcentaje con respecto al resto era el de las telecomunicaciones. Sin embargo, estos últimos años, las consultas, quejas y reclamaciones referentes a suministros básicos y entidades financieras se han puesto a la altura de las de telecomunicaciones. Por otro lado, el sector de los seguros y el del comercio electrónico también dan lugar a numerosos conflictos y estamos experimentando un notable aumento de reclamaciones en materia de vehículos.

con delegación en Europa, aunque la legislación europea continúa siendo aplicable, no existen medios para hacerla efectiva, con lo cual no hay garantías. Y acordémonos del plus de valor añadido que generalmente nos ofrece el pequeño comercio físico mediante su servicio y atención. Finalmente, es conveniente conservar las pruebas referentes a cualquier acto de consumo o contratación (contratos, facturas, comunicaciones, …) para que en caso de reclamación, esta pueda llevarse a cabo de manera efectiva.

Habrá épocas en los que aumentan los engaños y fraudes... Los engaños y fraudes que sufren los consumidores van en aumento y la razón de ello no reside en que no contemos con una normativa proteccionista en materia de consumo, que sí la tenemos, sino en la insuficiencia de los medios de control necesarios para lograr hacer efectiva esa normativa, escaso personal y sanciones no suficientemente coercitivas, entre otros. En Tolosaldea tenemos la gran suerte de contar con el apoyo y la asistencia incondicional de los Agentes de la Ertzaintza de la Comisaría Oria de Tolosa, quienes actúan de inmediato ante la alerta de este tipo de fraudes. ¿Cuántas personas atiendes? Normalmente atiendo a cerca de 1.000 personas/año; es todo lo posible al estar al frente de un servicio para 28 municipios. La parte negativa de ello es la falta de agilidad a la hora de tramitar los procesos y la parte positiva es que, de los casos que se atienden, la mayor parte de ellos quedan resueltos a través de la OMIC. ¿Qué consejos básicos sueles ofrecer a las y los consumidores? El principal consejo que doy a mis usuarios y usuarias es que no se precipiten a la hora de contratar. A través de diferentes estrategias comerciales, siempre nos van a intentar convencer de que el producto o servicio que nos ofrecen se trata de una oferta inmejorable que en breve se agota y, de alguna manera, nos presionarán para cerrar el trato en el momento. Y antes de celebrar un contrato hay que leerlo detenidamente y, además, entenderlo y, si no se entiende, para resolver esas dudas estamos los Técnicos en Consumo. En cuanto al comercio electrónico cuyo auge aumenta año tras año, es conveniente asegurarnos de que la empresa tiene su domicilio social en Europa. En las compras online con empresas que no cuenten

La OMIC es un servicio municipal que, en el caso de Tolosaldea, presta sus servicios a nivel comarcal y que está destinado a informar, educar y asesorar a las y los consumidores en todos aquellos asuntos relacionados con el consumo de bienes y la utilización de servicios. Ayuda a sus usuarios y usuarias a conocer sus derechos y a defenderlos. En ella se puede solicitar información y orientación jurídico-legal, interponer una reclamación o presentar una queja o denuncia, siempre en el ámbito de Consumo. Oficina Municipal de Información al Consumidor C/ Rondilla, 34-B. Teléfono: 616 647 835 Correo electrónico: kontsumoa@tolosaldea.eus

Kontsumo bulegoa

13


Kronika iruditan

14

Irene Caminos kirolariari omen

Ferialeko zoru berria

Eguneroko euskararen aldiaren aldarria

Gabon ikutua

Tolosa CF-ko gimnastei omenaldia

Mugi Tolosaren II. egutegia

Tolosako IV. Energia Azoka

Tolosako Udalak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso du

Hi, haiz Hi!

‘Tolosa 1945-1975. Giza eskubideen urraketak eta errepresioa diktadorea hil artean’ liburua

2018aren

azken urratsak...

Olentzeroren basoa


Kronika iruditan

15

Feria de Navidad

Tolosako azokaren liburua

XXI. Elkartasun Krosa

117 arraunlari TAK-en

Charleville Mézières eta Tolosa senidetuta

Nuevo aseo público en la Casa de Cultura

Tolosako Babarrunaren Kofradiako ohorezko kofrade berriak

Legorretako Joxe Mujikarena da 2018ko Tolosako babarrun onena

Bide Hezkuntza ikastetxeetan

Ahobizi eta Belarriprest

¡No! A la violencia contra la mujer bailando

Azaroak 25, Tolosak EZETZ!


tribuna

16

TOLOSAN TREN GELTOKI (APEADEROA) DUINA IZANGO DUGU TOLOSARROK GUTXI BARRU Gure aspaldiko tren geltokiak (“apeaderoa” deitzen diogu) berritze lan handia izango du gutxi barru. ADIF estatuko enpresa publikoak sustatu du proiektu hau, Udalarekin elkarlanean, bere eskumenekoa baita trenbidearen azpiegiturak berritzea. Egungo tren geltokiak, irisgarritasunari dagokionez, ez ditu betetzen gutxienekoak. Bestalde, leku ilun eta arrisku pertzepzioa ematen duen gune izatetik, gune argi, moderno eta irisgarria den esparrua bihurtuko da. Bestalde, bidaiariei zerbitzu hobea eskainiko zaie tiketak eskuratzerakoan eta kontrol sistemak pasatzerakoan. Trenbideko geltokitik goikaldean bizi diren tolosarrei erosoagoa gertatuko zaie beraien etxebizitzetara iristea, horretarako eskailara berri eta igogailua eraikiko direlako. Hobekuntza nabarmena izango da tren bidaiarientzat eta bizilagunentzat. Con el objetivo de una renovación integral de apeadero, ADIF está elaborando el proyecto y esperamos que en breve se oficialice el acuerdo de colaboración de la institución estatal con el Ayuntamiento de Tolosa. Según los datos de ADIF, el apeadero es un espacio de mucho transito de usuarios/as, una de las más utilizadas de Gipuzkoa con más de mil viajeros al día, y tiene prioridad absoluta. En numerosas ocasiones hemos solicitado la modernización de dicho apeadero, y por fin, ha llegado su hora. Colaboraremos en todo lo que que sea posible con la administración pública para poder desarrollar este proyecto de interés público y prioritario. Garaia etorri da, ez da gutxi. ahaleginak egingo ditugu ahalik eta bizkorren gauza dadin.


17

2019RAKO AURREKONTUAK

GURE HERRIA BETI EBOLUZIOAN

Legealdi honetan zehar, udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuei EH Bildutik ekarpenak egin dizkiogu, tolosarren artean dauden behar eta eskakizunei erantzuteko. Aurtengoan ere, ekarpen serio eta egingarriak luzatu dizkiogu udal gobernuari. Besteak beste, 65 urtetik gorako tolosarrei pentsioak duintzeko diru laguntza sortzea, Kultur Etxea berritzeko proiektua egitea, San Esteban auzoa berritzeko lur zorua erostea edota energia berriztagarriak ezartzeko plangintza eta diru laguntza lerroa martxan jartzea. Baina udal gobernuak, EAJk eta PSEk, ez du EH Bildurekin aurrekontuak adosteko asmorik izan hasierahasieratik; ez zuten EH Bildurekin argazkirik atera nahi. Itxura denez, ez zaie komeni hori eta ez dute begiratu oposizioaren proposamenak tolosarrei komeni zaizkien, tolosar guztientzat onena adostasun politiko zabalenak izatea denean. EH Bildu prest zegoen aurrekontuak babesteko, hori publikoki zein pribatuan adierazi zuen, baina Udal gobernuak ez du oposizioaren aldetik abstentzioa ere bilatzeko imintziorik egin, ez du nahi izan. Eta EH Bildu etengabe saiatu da horretan, aurrekontu-proiektuak bazituen eta adostasunerako oinarriak. Etsipenez begiratzen die EH Bilduk legealdiko azken aurrekontu proiektua egiteko modu eta formei. Ekarpen eta proposamen landuak egin dira uneoro oposiziotik, baina ez da maila bereko erantzunik jaso Udal gobernutik. EAJk eta PSEk ez dute ekarpenak aurrekontura gehitzeko inongo saiakera seriorik egin, tolosar guztion kaltetan.

Denbora ikaragarri azkar pasa da eta ia konturatu gabe, 2018 atzean utzi eta 2019an sartu gara. Urte berezia dugu aurretik, legealdia bukatzen da eta hauteskundeak medio, tolosarrok erabakiko duguhurrengo 4 urtetarako korporazioa nortzuk osatuko duten. Baina horren aurretik, gabonetako lehen txanpa pasa ostean, turroia oraindik sabelean edukita, izan genuen aurrekontuak onartzeko Osoko Bilkura. Los presupuestos recientemente aprobados nos permiten seguir avanzando en nuestro objetivo de continuar mejorando Tolosa de forma progresiva, tal y como hemos hecho desde el inicio de la legislatura, a la cual le quedan poquitos meses para concluir. En 2018 acometimos, entre otras muchas cosas, la renovación de la calle Gudari y la obra exterior del Frontón, cuya apariencia actual es sencillamente espectacular. En este año en el que acabamos de entrar se pueden destacar varias actuaciones, como por ejemplo la que se llevará a cabo en la Calle Laskorain o el proyecto para ver las posibilidades que ofrece el Prado Pequeño. Estos dos ejemplos son solo unas pinceladas de lo que los presupuestos contienen para que Tolosa continúe siendo una villa en constante evolución. Aurrekontu hauek prestatzeko Udaletxe barruan lan asko egin da eta horrek aipamen bat merezi du, gure herriaren hobekuntzarako egin dira eta. Bitartean 2019 aurrera doa eta egutegietan gorriz markatuta daukagun data berezi bat oso azkar gerturatzen ari da: Tolosako Iñauterien hasiera izugarria.


Abegi

18

“Ikustekoa da otordu bat eta hitzarte bat eskaintzea bezalako keinu txikiek zenbat irribarre eta ongizate sor dezaketen” “Bolondres falta nabarmena dugu eta beharrezkoa da. Kalean bizitzea oso gogorra da. Gurekin elkartzen diren unean behintzat elkarrizketa bat, hartu-eman bat dute, eta guri etzaigu ezer kostatzen hori” Abegi Iragaitzazko Bidarien Etxean gara. Maria Jesus Lakuntza lehendakariak ireki digu atea. Bertan ziren ere hainbat bolondres. 19:00etan ezarria genuen hitzordua, Errementari kalean kokatutako egoitzak bere ateak ireki baino ordu erdi lehenago, hain zuzen. Duela 33 urte abiatu zen Abegik eskaintzen duen Gaueko Arreta Zerbitzua, Santa Maria Elizako sendotza-osteko taldeen iniziatibaz. Etxegabekoei otordua eta lo egiteko lekua eskaintzen diete. 19:00etan zabaltzen da atea, afaldu, lo egin, goizeko 8:00ak aldera gosariak eman eta 9:00ak aldera itxiz. Eramateko bazkaria ere prestatzen diete. Arduradun bat dago elkartean eta beste 8 bolondres inguruk osatzen dute zerbitzuaren lantaldea. Maria Jesusen hitzetan, 2 pertsona beharrezkoak dira eguneko: “boluntario falta nabarmena dugu, hedabideetan atera gara, ikastetxeetara jo dugu gure lana ezagutaraztera... baina jendea ez da bertaratzen, eta beharrezkoa da. Ezin dugu jarrera epela izan. Kalean bizitzea ez da erraza. Hona etortzen den jendeak ez du familia eta lagunen maitasunik. Hori oso gogorra da. Gurekin elkartzen diren unean behintzat elkarrizketa bat, hartueman bat dute, eta guri etzaigu ezer kostatzen hori”. Lakuntzaretzako bigarren etxea da Abegi. “Etortzen naizen aldiro dena ematen dut; nire esku dagoen guztia egiten dut: bertaratutakoekin hitz egin, lagundu... asko

betetzen dit”. Kasu gogorrak ere bizi izan dituztela adierazi du, baina horrek ere hobera egin duela dio: “neurriak hartu ditugu, batez ere segurtasun alorrean, eta egoera hobetu da. Kontuan izan guk maiz ez dugula ezagutzen ona datorren jendea. Gainera kontrola eraman behar dugu. Horretarako orain ez da zuzenean atea zabaltzen; lehenengo leiho txikia irekitzen da, dokumentazioa eskatu, eta ondoren sarrera baimentzen dugu. Dokumentazio gabe ezin da hona etorri. Ertzaintzarekin kudeatzen dugu ondoren informazio hori. Kontuan izan ere hona datorren jendea muturreko egoeran dagoela kopuru handi batean”. Maria Jesusek 3 urte daramatza bolondres gisa. Adierazi du hartatzen dituzten pertsona taldeetan aldaketak eman direla: “lehen atzerritarra zen batez ere ona bertaratzen zena. Egun, gero eta gehiago, bertako zein estatuko jendea dator; gazte zein heldu”. Kasu oso gogorrak ikusi


El Ayuntamiento pondrá en marcha en 2019 el servicio diurno de atención para personas en situación de exclusión y el servicio de tutoría y ayuda para personas en situación de exclusión y dependencia, y a la vez, un proceso para asumir en su totalidad el servicio de atención nocturno que hoy en día ofrece Abegi ditu: “75 urtetik gorako bikote bat zeukan guztia galduta, edo jada oso gaixo dauden pertsonak”. Baditu bere alde onak ere bolondresen hitzetan “bertaratzen direnek eskertza hitzak izaten dituzte gehientsuenetan, eta deiak ere jasotzen ditugu egiten dugun lana balioan jarriz eta eskerrak emanez”. Gabonen bueltan, bataz beste, 8 pertsona egon dira egunero bertan; guztira 12 pertsonentzako lekua dago. 33 urteotan 15.000 pertsonatik gora. Gizonak askoz ere gehiago, guztiaren ia %90a, emakumeen %10aren aldean. Kalean bukatzen duten asko gaixotasun ezberdinengatik, edota XX. Eguberrietako egunetan otordu berezia eskaini dute: “nire etxeko urte-zaharreko otordura ohi baino beranduago iritsi nintzen hemen oso gustura nengoelako. 20:00etan eskaini genuen afaria eta opari bana ere eman genien. Asko eskertu ziguten. Data oso bereziak eta sentikorrak dira”. Otorduak prestatzeko elikagaiak ikastetxeen elikagai bilketa kanpainen bitartez, baita Elikagai Bankuetatik, eta badira Tolosako hainbat establezimendu ere zuzenean janaria ekartzen dietenak: “batez ere lekaleak, pasta, arroza, patatak eta antzerako otorduak prestatzen ditugu. Baita haragia ere, eta tarteka arraia”. 33 urteren ostean, etorkizunean hobetzea dute jomuga, erakunde eta bolondresen eskutik. Hain zuzen, Udalak 2019an elkarteari zuzendutako diru-laguntza handitu du eta Abegik eskaintzen duen gaueko arreta zerbitzua bere gain hartzeko plangintza landuko du, egoitzaren eraberritzea ere barne hartuz, eta martxan jarriko ditu bazterketaegoeran dauden pertsonentzat eguneko zerbitzua eta baztekeria eta mendekotasun egoera arinean edo arriskuan daudenentzako tutoretza eta laguntza zerbitzua. “Eguberriotan aita batek bere jaiotetxean utzitako bi alaben argazkia erakutsi zidan. Nabaria zen bere alaben falta, sentimendua, eta biziki eskertu zuen gure maitasuna, eta bi muxu eta besarkada luzea eman zidan. Guk otordua eta gure lagunartea besterik ez genion eskaini. Ikustekoa da otordu bat eta hitzarte bat eskaintzea bezalako keinu txikiek zenbat irribarre eta ongizate sor dezaketen. Kontzientzia eta berdintasun gehiago eskatzen diot 2019ari.”.

Abegi

19

El Ayuntamiento publica la I Guía de Servicios Sociales Udaleko Gizarte Zerbitzua herritar orori zuzendutako zerbitzua da; finean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako sarrera nagusia baita. “Nabari dugu zerbitzuak ezezaguna izaten jarraitzen duela hainbat herritarrentzat, eta gida honen bidez informazioa eman nahi izan diegu herritarrei, gizarte zerbitzuen alorreko behar edo kezkaren bat dutenean zerbitzura jo dezaten -nabarmendu du sailaren buru den Olatz Peon Ormazabal alkateak- Era berean, ez-ezagutza horren inguruko kezka jaso zen Tolosatzen partehartze prozesuaren baitan, eta Udalak gida egiteko hautua hartu zuen”. Helburua du eskaintzen den zerbitzuaren berri ematea herritarrei, Gizarte Zerbitzuen alorrean eskuragarri duten laguntzaren eta baliabideen jakitun izan daitezen. Bertan, eskaintzen den zerbitzuaren deskribapena egiten da eta herritarrekin egiten den esku-hartzearen baitan bideratzen diren baliabideen, zerbitzuen eta prestazioen aurkezpena. Gida paperean eta digitalean argitaratuko da. Papereko argitalpena etxez etxe banatuko da, bermatu nahi baita informazioa Tolosako etxebizitza guztietan jasotzea. Horrez gain, interesekoak diren zerbitzu publikoetan ere eskuragarri izango da. Argitalpen digitala, Tolosako Udalaren webgunean egongo da eskuragarri. Aurrera begira, aurreikusi da gida hau dibertsitate funtzionalera egokitzeko lanketa egitea, oinarrizko gida hau behar anitzak dituzten herritarren eskura jartzeko helburuz.

El Ayuntamiento ha publicado la primera Guía de Servicios Sociales de Tolosa. Es una publicación que recopila y explica detalladamente todos los servicios que ofrece el Departamento. Estará disponible en formato físico en papel y en digital. La primera se repartirá en todos los hogares tolosarras y el segundo se publicará en la web municipal www.tolosa.eus. En 2019 la guía será adaptada a las personas con necesidades funcionales.


Udate

20

Administrazioa, leihatila bakarrean ARO BERRI BATI EKINGO DIO UDATEK APIRILAREN HASIERAN: HERRITARREK EDOZEIN TRAMITE ADMINISTRATIBO PUNTU BAKARREAN BIDERATU AHAL IZANGO DUTE, ERA EROSOAGO ETA AZKARRAGO BATEAN

NUEVO UDATE:

Tolosako Udala Udate Herritarrentzako Arreta Zerbitzua berritzeko prozesuan murgilduta dago hainbat hilabete atzera hasita. Zerbitzu integral eran sortuko da, herritarrek Udaleko tramite guztiak Udalaren sarreran bertan era azkarrago, erosoago eta pertsonalizatuago batean egitea ahalbidetuz. Helburua da Udalaren eta herritarren arteko harremana errazagoa eta arinagoa izatea. Horrez gain, azken urteetan, herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa izanik, eskaintzen diren zerbitzuak hobetu eta areagotzeko lana egin da. Herritarren eskakizunak ere geroz eta handiagoak dira, eta horiei kalitatez erantzun behar zaie hasieratik amaierara. Horretan zeresan nabarmena du Udatek, herritarrei harrera egin eta beren eskaerak berehala konpontzen badira, ekonomikoki efizienteagoa izateaz gainera, herritarra eta Udalaren arteko harremana hobea delako. Hori horrela, eta zerbitzu egokia eskaini eta gizartearen bilakaerari egokitzen jarraitu ahal izateko, Udate zerbitzua eraberrituko da, zerbitzu integral eran sortuz.

Eraberritze lanak otsailean hastea dago aurreikusia eta 6 asteko epean egingo litzateke obra eta ondorenean altzariak, ekipo informatikoak... ezarri Tokiko berrikuntza honek ahalbidetuko du eskaera pertsonalak bideratzea, herritarrei tratu pertsonala eta indibidualizatua ematea, izaera orokorreko eskaera guztiak eskaini ahal izatea (Banan banan errebisatu dira gaur egun Udalean bertan egin daitezkeen 250 tramite inguru), eskaerei arinago erantzun ahal izatea eta informazioa kanalizatzea, herritarrek eskaerak zentralizatuta eduki ditzaten. Hori horrela, gaur egun dituen 3 langileetatik 5 izatera pasako da: 4 harrera zerbitzuan eta 1 ordezko moduan. Arreta zerbitzuan egongo diren langile guztiak trebatuko dira tramite guztietan. Zerbitzua gaur egungo kokaleku berberean kokatuko da, baina eraberritu egingo da, herritarra behar den moduan artatua izan dadin, eta baita aurrerapen teknologikoak txertatzeko ere. Postu bakoitzean ordainketa pasabidea ezarri da, herritarrek


Udate

21

Herritarrek Udaleko tramite guztiak Udalaren sarreran bertan era azkarrago, erosoago eta pertsonalizatuago batean egitea ahalbidetuko du ordainketak Udalean bertan egin ahal izateko finantza entitateetara joan beharrik gabe. Bestalde mahaietako bat gorrei egokitua egongo da. Harrera mahaiez gain, tramite errazenak izapide-makina bidez egiteko aukera egongo da, dela errolda ateratzea, txartelarekin ordainketak, kontsultak... eta 24 orduz, banketxeetako kutxazain automatikoen antzera. Bestalde, ordenagailu eta inprimagailua jarriko dira herritarren zerbitzura tramiteak egiteko orduan eta baita haurrentzako txoko bat ere. Zerbitzuaren ordutegia zabalduko da egungo 7:15etatik 14:15era izatetik, 7:00etatik 15:00etara pasako baita. Eraberritze lanak otsailean hastea dago aurreikusia eta 6 asteko epean egingo litzateke obra eta ondorenean altzariak, ekipo informatikoak... ezarri. 5 harrera mahai eta herritarrentzako mahai bat ezarriko dira, herritarrekin bilerak egiteko gune bat, itxaroteko gunea eserleku ugarirekin eta haurrentzako gunearekin, izapideak egiteko makina, eta komunak eta bestelako instalakuntzak. 216.538 euroko inbertsioa gauzatuko du Udalak, BEZ barne.

Aurreikuspena da apirilean abian egotea zerbitzua. Egokitzapenak iraun bitartean, Erretengibelen bulegoetan (Plaza Zaharrean bertan) kokatuko da Udate. Egun, udal antolamenduaren berrantolaketa eta langileen prestaketa ari da burutzen Udala.

Los trámites más sencillos se podrán realizar por máquina durante las 24 horas, como los cajeros automáticos de las sucursales bancarias: certificados de empadronamiento, pagos con tarjeta, consultas...

UDATE DARÁ COMIENZO A UNA NUEVA ETAPA A partir de primeros de abril la ciudadanía podrá realizar cualquier trámite en un único punto, de una forma más cómoda y rápida. Esta innovación hará posible tramitar solicitudes personales, dar a la ciudadanía una atención personal e individualizada, ofrecer toda solicitud de carácter general, responder con más rapidez a las solicitudes y canalizar la información para que la ciudadanía tenga las solicitudes centralizadas. El servicio contará con 5 puestos en vez de los 3 que tiene hoy en día y, aunque se ubicará en el mismo lugar en el que se encuentra ahora, será reformado para poder atender a la ciudadanía como es debido y, también, para incorporar nuevas tecnologías: en cada puesto se dispondrá una pasarela de pago, uno estará adaptado para personas sordas, habrá opción de hacer los trámites más sencillos por máquina… Además, se pondrán un ordenador y una impresora al servicio de la ciudadanía y habrá también un espacio para las y los niños. Se ampliará el horario del servicio, pasando a ser de 07:00 a 15:00 horas, en vez de ser, como en la actualidad, de 07:15 a 14:15 horas. Está previsto que las obras de reforma comiencen en febrero y duren 6 semanas. Luego se instalará el mobiliario, los equipos informáticos.... El Ayuntamiento va a invertir un total de 216.538 euros, IVA incluído. Se prevé que el servicio se ponga en marcha en abril. Mientras se realizan las obras de reforma, el servicio Udate se ubicará en las oficinas de Erretengibel (Plaza Zaharra).


Landa koadernoa

22

a and L ak m e ist os k e o ak os ol T a ut it a r st u s Koadernoan

bat k ia ir h a et k ua em er da an L aberatsa du. o os e at it ts er ib od bi leku, zi ak bi os en ol T er zi pe es a ak il M . uz otsuak sort egiten dute ekosistema bali eta babestuz. Horiexek batu ditu indu gure ingurunearen oreka za ‘Tolosa: Landa Koadernoa’-n en Udalak argitaratu berri du 2017an Tolosan Oria ibaian aurkitu daitezkeen hegaztien gida sortu zen, Zerkausian bertan erakusketa bat ere jarriz. Lan honek harrera oso ona izan zuela ikusirik, 2018an lan ildo honetan sakondu eta Tolosako ekosistema nagusietan aurkitu daitezkeen espezieen gida prestatzeari ekin zitzaion Ingurumen departamentutik. Tolosak landa eremu zabala bezain aberatsa du; habitat ugari ditu, bakoitza bere berezitasunarekin. Lan honetan, biodibertsitate aberastasun guzti hori 5 ekosistema nagusitan batu da: basoa, Atlantikoko landazabala, Ibaia, Mendia eta Parkea. ‘Tolosa: Landa koadernoa’-n ekosistema hauetan aurkitu ditzakegun animaliak identifikatzen dira, azalpen eta ilustrazioen laguntzaz. Espezie esanguratsuenen datuak ematen dira eta Tolosan edo bere inguruan noiz eta non ikusi diren zehazten da.

osistema ek n ’oa rn de oa k da an L a: os ‘Tol atzen dira, k fi ti en id k ia al im an un eg ak hauetan aurkitu ditz ntzaz azalpen eta ilustrazioen lagu


a’ está os ol T a ez al ur at N o rn de ua El ‘C Casa de la en y te da U en le ib on disp Cultura Tolosako Landa koadernoak gonbidapen bat egiten du Tolosako landa eremuko ibilbideetatik lasaitasunez eta adi ibiltzeko, bertan aurkitu dezakegun biodibertsitea behatu ahal izateko, naturari buruz ikasiz eta natura gozatuz aldi berean. Ekosistema ezberdinek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak anitzak dira, bizitzeko behar ditugun baliabide ia guztiak bertatik etorriz. Horregatik, lan honek udalerriak dituen ekosistema desberdinetara gerturatzeko aitzakia eskaintzen du. Metro gutxitan, gertu, aberastasun natural zabalaz gozatzeko. Liburuxkaren edukia Alberto Luengok koordinatu du. Ilustrazioak Xabier Mendarterenak dira eta argazkiak, aurrekoekin batera, Iñaki Mezquitarenak ere. Eskuragarri dago Udaten eta Kultur Etxean. Mendira joan eta bertako bideetatik ibiltzea besterik ez da geratzen.

uy valiosa. m d da si er iv od bi a un n co ta Tolosa cuen banas ur s la n co en un se s le ra ru Las zonas numerosas an rg be al e qu as m te is os ec o creand en nuestro eg ot pr y an id cu e qu , es ci espe dichas o id un re a h o nt ie m ta un y A l entorno. E eza Tolosa’ al ur at N o rn de ua C ‘ el en especies recientemente publicado

Tolosako landa auzoetan oinezkoen ibilbide berriak diseinatzen ari da Udala auzotar eta herritarrekin bat Tolosako Udala landa auzoetan oinezkoen ibilbide berriak diseinatzeko azterketan murgilduta dago. Jada azterketaren oinarria landu da: gaur egungo ibilbide homologatuen identifikazioa eta analisia, eta ‘tolosatzen’ bileran herritarren ekarpen eta proposamenak jaso dira. Orain auzotarrekin burutuko dira parte-hartze saioak; landa-auzo bakoitzeko saio bat. Azterketa honen emaitzak otsailean hasiko dira argia ikusten, Ingurumen Sailak ikasturtea amaitu baino lehen, auzoko, gutxienez 2 ibilbide abian jartzeko konpromisoa hartu baitu. Martxan jartzeak ibilbidea prestatu, atondu, seinaleztatu, behar ezberdinak estali eta mantenu lanak burutzea dakar.

El objetivo del Ayuntamiento es adecuar los recorridos actuales a las nuevas necesidades y crear nuevas rutas en cada barrio, para poner en valor su patrimonio, natural, artístico e histórico y darlo a conocer, junto con la promoción de la actividad económica de los barrios. Patxi Amantegi concejal de Medio-ambiente destaca que está incluido en el Plan Estratégico de esta legislatura “impulsar iniciativas para acercar el ámbito rural al urbano, formando una red viaria adecuada y, al mismo tiempo, promover actividades para que el ámbito rural sea confortable y vivo, y se mejore su calidad de vida. Con esta iniciativa también estamos dando una respuesta directa a todo eso”.

Gaur egun Tolosako udalerrian 3 ibilbide motz (PR) homologatu daude, Aldaban, Urkizun eta Bedaion. Bide hauek hainbat eragozpen azaltzen dituzte: kasu batzuetan, beren trazatua bide pribatuetatik igarotzen da edo landaretzak itxita daude edo eta utzitako herri bide zaharretatik igarotzen dira. Gure landa auzoek izugarrizko aberastasuna dute natura zein kultur ondarean. Gutxi ezagutzen diren gailur garaietatik (Balerdi, Artubi, Ernio Zabal, Intxurre) ondare garrantzitsua azaldu dezaketen baso bideetaraino; Douglas izeia (EH-ko zuhaitzik garaiena), Urkizuko elurzuloa, Aldabako burdin aroko kastroa, beste askoren artean.

Landa koadernoa

23


Tolosa eraberritzen

24

Tolosako

kaleak eraberritzen Bidebieta auzoa, Bizkaia kalea, Nafarroa etorbidea... Batxiler Zaldibia, Pedro Tolosa edota Gudari kalea 2018an... Gernikako Arbolaren II. Faseari ekingo dio Udalak 2019 hasieran. Segidan joango dira Laskorain kalea Patinen plazarainoko ibilbide osoan, Oria kalea, San Frantzisko 39-41 tartea, Zezen-plazaren ingurua, Euskal Herria plazako arkupeetako zorua edota Paper kalea. Aurrekontuan aurreikusi da ere Rondila kalearen eraberritzearen aurreproiektua gauzatzea.

TOLOSAKO UDALAK HERRITARREI HERRI ATSEGINAGOA ETA AZPIEGITURA EGOKIDUNA ESKAINTZEKO HELBURUAREN BAITAN, HAINBAT ERABERRITZE LAN BURUTU DITU URTEOTAN.

En los pasadizos entre las calles Nagusia-Agintari y Nagusia-Korreo se ha renovado el pavimento, muros y canalizaciones de suministros, así como tratamiento de la madera del techo y puertas de entrada. Se han instalado luminarias LED que son más sostenibles. La inversión ha ascendido en total a 70.000 euros.

Batxiler Zaldibia

Gudari kalea

Irisgarritasun arazoei konponbidea eman eta aldi berean, mugikortasuna hobetu da; azpiegitura, akaberak eta argiztapena berritu dira eta Gune Biziak ekimenarekin kalearen izaera komertziala indartu. Galtzada eta espaloiak berritu dira, lehen zuen zabalera bere horretan mantenduz eta puntu batzuetan espaloiak zabalduz. Zuhaitzak bertatik kendu dira espaloien ebakidura handiagotzeko. Horien ordez, lore-askak ezarri dira, kalean ibiltzea atsegina izan dadin. Era berean bizikletak aparkatzeko bizikleta-euskarriak dituzten bi gune jarri dira eta mantendu dira postontziak edota TAO txartela ateratzeko makinak. Kaleko argiteria berriztatu da, led sistemaduna ezarriz, sare elektrikoaren hoditeria ere eta saneamendu berria egin da, uren sare bereizia gehituz eta hondakin uren sarea berriztatuz. Udalak 647.663 euroko inbertsioa gauzatu du bertan.

Se han ampliado a toda la calle las obras ya realizadas en la primera mitad de la calle. Se ha concluido de forma integral la red de pluviales y se han reconstruido el asfalto y las aceras con la misma posición en planta. La inversión ha ascendido a 63.622,07 euros.

Pedro Tolosa 5-7

Espaloiaren malda txikitu da, etxeetako sarrerekin egun duen altuera-diferentzia kenduz. Horretarako egungo zorua kota altuago batean berregin da. Euri-uren kanalizazioa burutu da ere lanek-eragindako guneetan. 41.829,44 euroko aurrekontua izan dute lanek.

San Frantzisko 47

Alde Zaharreko pasabideak

Se han arreglado los daños ocasionados por las raíces de los árboles: se han levantado las baldosas, retirar las raíces y pavimentar. También se han rehecho las pendientes de las aceras y para los árboles alcorques rellenados de pavimento drenante.


Línea de tiempo 2016

Bidebieta eta bizkaia kalea

Berazubi eta suhiltzailñeen arteko biribilgunea 2017

Nafarroa etorbidea

Almirante Rekalde kalea

Asfaltatze plana abian Eraberritze lan integralez gain, urtero Udalak asfalto mantenu eta berritze plana gauzatzen du. 2018an 300.000 euroko inbertsioa burutu zen ia 10.000 metro karratuko gainazalean asfaltoa berritzeko lanetan. Ade batetik, mantentzelanak gauzatuko dira, kaleetako zuloak estaliz; eta, bestetik, inbertsio lanak, kaleetako eremu osoak asfaltatuz. • Mantentze lanak: Usabalen Sagardotegiko bidea n, Pedro Tolosa n, Iparragirre n, Donostia etorbidea n, Benta haundi n, Bizkaia kalea n (Zabalarreta parkearen mugakide den aparkalekuan), Iurre-Eroski ingurua n eta San Frantzisko pasealekua 28-30 kale txikia. Hauetan, zuloak estali eta kaltetutako seinaleztapen horizontala berritu da. Amarotz auzoan ere hainbat mantentze lan burutuko dira 2019an. • Kale osoko asfaltatze lanak: San Esteban , Rondilla kalea , Andre Maria kalea eta San Blas – Hilerriko bidea. Kasu hauetan, gainazalak asfaltatuko dira eta kaltetutako seinaleztapen horizontala berritu ere.

2018 2019

Gernikako Arbolaren II. Fasea

Bedaioko errepidea

Laskorain kalea

Paper kalea

Oria kalea

Rondilla kalearen eraberritze aurre-proiektua

El Consistorio anualmente destina una partida presupuestaria para el acondicionamiento de las vías públicas del municipio. Por un lado se ejecutarán obras de mantenimiento, reparando los baches de las calles, y por otro, asfaltado de zonas completas. En total se van a invertir 300.000 euros para reparar 2.287 metros cuadrados de baches y asfaltar 7.400 metros de superficie.

Tolosa eraberritzen

25


agenda

26

agenda LEIDOR ERRITU – KUKAI DANTZA Otsailak 20:30

1

LEIDOR ENE KANTAK Otsailak 17:00

KALEAN ZEHAR SANTA AGEDA BEZPERAKO IRTEERA – Udal Musika Eskola Otsailak 17:30-18:30

4

ZERKAUSIA II TXOTX SOLIDARIOA – Casino elkartea Otsailak 19:00

2

8

LEIDOR “JUNTOS - Melani Olivares - Gorka Otxoa - Kiti Mánver Inés Sánchez” Otsailak 20:30

15

TOPIC ANTZEZTUTAKO BISITA GIDATUA FAMILIENTZAT Otsailak 16 11:30 eta 12:30

TOPIC “KALDERERO KONTZERTUA – UDAL MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK” Otsailak

22

KALEAN ZEHAR TOLOSA KANTARI Otsailak 12:00

SAN BLAS AUZOKO JAIAK Otsailak

1-3

TRIANGULOA ZUHAITZEN AZOKA BEREZOA Otsailak 9:00-14:00

23

LEIDOR DON QUIJOTE – baleta Otsailak 19 20:15

23

IÑAUTERIAK – Aparteko egitaraua Otsailak -martxoak

9

24

28 - 5


agenda

27

LEIDOR MENDI TOUR - mendi zine jaialdia Martxoak 19:00 – 22:00

11-12-13

16

LEIDOR “PIRRITX ETA PORROTX ETA MARIMOTOTS” Martxoak 16:00 eta 18:30

TOPIC IÑAR SASTRE – ILLUSIONS eta zine esperimentala Martxoak 20:30

3-5

ERAKUSKETAK Urtarrilak

30

TELEFONO INTERESGARRIAK

2-3-4 ARANBURU JAIOTZEN LEHIAKETAKO PARTEHARTZAILEEN LANAK

Urtarrilaren

12a bitartean ARANBURU T + T ARGAZKI ERAKUSKETA

Urtarrilaren

15a bitartean ARANBURU 13 + 1- MIGRAZIO ETA ZAINKETEN BIDEAK

Otsailaren

28a bitartean TOPIC TXOTXONGILO ANIMATUAK

LEIDOR ILUSIOEN SORTZAILEA – haur ikuskizuna Martxoak 17:00

29

Aranburu Udal Liburutegia 943 69 74 62 Asunción Klinika 943 67 57 99 Beotibar pilotalekua 943 65 14 70 Berazubi futbol zelaia 943 65 17 49 Epaitegia, erregistro zibila 943 00 26 10 Eduardo Mokoroa musika eskola 943 65 15 93 Errota Haur liburutegia 943 69 74 61 Gurutze Gorria 943 65 14 25 Kulturetxea 943 67 03 83 Iurreamendi 943 67 03 25 eta 943 67 02 27 Tolargi 943 65 00 16 Tolosa Gasa 943 67 53 20 Tolosaldea Mankomunitatea 943 67 62 16 Tolosaldea Garatzen S.A. 943 65 45 01 Tolosaldeko Osasun Zentroa, Gernikako arbola 943 69 00 Tolosaldeko Osasun Zentroa, San Esteban 943 68 00 Turismo Bulegoa 943 69 74 13 Udaletxea 943 69 75 00 Udaltzaingoa 943 67 58 58 Ur zerbitzuak 943 69 82 10 Usabal kiroldegia 943 53 64 00 Zaharren egoitza 943 65 51 47 Zentro sozio-kulturala 943 65 49 15

GUARDIAKO FARMAZIAK

3-5

Otsaila 1 Lejeune, 2 Mugika, 3 Echeveste, 4 Bengoetxea, 5 Bronte, 6 Echeveste, 7 Mugika, 8 Olarreaga, 9 Morant, 10 Mugika, 11 Lejeune, 12 Bengoetxea, 13 Bronte, 14 Echeveste, 15 Mugika, 16 Olarreaga, 17 Morant, 18 Olarreaga, 19 Lejeune, 20 Bengoetxea, 21 Bronte, 22 Echeveste, 23 Lejeune, 24 Olarreaga, 25 Mugika, 26 Olarreaga, 27 Lejeune, 28 Bengoetxea

3-5

Martxoa

1 Bronte, 2 Bengoetxea, 3 Santamaria, 4 Lejeune, 5 Mugika, 6 Echeveste, 7 Mugika, 8 Olarreaga, 9 Azpiroz, 10 Lejeune, 11 Lejeune, 12 Bengoetxea, 13 Bronte, 14 Echeveste, 15 Mugika, 16 Santamaria, 17 Bengoetxea, 18 Olarreaga, 19 Azpiroz, 20 Lejeune, 21 Bengoetxea, 22 Bronte, 23 Echeveste, 24 Olarreaga, 25 Echeveste, 26 Mugika, 27 Olarreaga, 28 Lejeune, 29 Bengoetxea, 30 Echeveste, 31 Bronte

Editorea:

Tolosako Udala

3-5


agenda

28

A S LO

TO

k i n a g r O 00

oa

%1

sailkatu eta konposta bihurtu


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.