Gazte Abertzaleak eta Balmaseda BHI Gune Anitzara atxiki dira! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

14 June, 2018

Gazte Abertzaleak eta Balmaseda BHI Gune Anitzara atxiki dira!

Bi urte pasa dira jada Gune Anitzaren zigiluaren proiektua hasi genuenetik. Ordutik hainbat gune atxiki zaizkigu eta horiekin berdintasunaren eta aniztasunaren aldekotasuna aldarrikatzen jardun dugu. Izan ere, aniztasuna gizartearen zeharkako ezaugarri funtsezkoa dela uste dugu. Gazte Abertzaleak eta Balmaseda BHI izan dira azken hilabete honetan Gune Anitzara atxiki diren bi espazioak.

Gune Anitza Berdintasunaren eta Aniztasunaren aldekotasuna era positiboan adierazten duen zigilua da eta EAEko gune fisiko zein birtualak atxiki daitezke bertara. Hala eginez gero,  espazioak aniztasuna errealitate ukaezintzat ulertzen duela eta honen garapenerako eskubide errealen aldeko apustua egiten duela esan nahi du. Gune aske baten apustua da Gune Anitza.

Nola atxiki Gune Anitzara

Atxiki nahi zenuke? Honakoa da prozedura:

  • Manifestu Anitza dokumentuarekiko eta honek dituen eskaerekiko atxikimendua egin. Horretarako email bat bidali berdintasuna@egk.org helbidera.
  • Beharrezkoak diren datu guztiak helarazi (izena, helbide edo webgunea, kontakturako telefono zenbakia eta espazioaren deskribapen labur bat).
  • Gune Anitzaren zigilua eskuratu (gu arduratzen gara zigilua bidaltzeaz) eta espaziora atxiki.
  • Sare sozialetan atxikimenduaren difusioa egin.

Proiektua gustuko baduzu eta gurekin harremanetan jarri nahi baduzu idatziguzu edo deitu bulegora :

berdintasuna@egk.org

944 43 61 43 (Irati)

2 iruzkin “Gazte Abertzaleak eta Balmaseda BHI Gune Anitzara atxiki dira!”

  1. Amaia Larrea Muguruza says:

    Estoy interesada, me gustaría recibir más información.

    1. EGK says:

      Hola Amaia!
      Te mandaremos un email con toda la información. Y si quieres saber todavía más nos dices por el mismo email o llamando al 94 44 36 143. ¡Muchas gracias!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.