Hotz Legazpik eskoletara eraman du errefuxiatuen eta etorkinen gaia

2021-04-07

Hotz Legazpi elkarteko boluntarioek errefuxiatuekiko duten konpromisoa eskoletaraino eraman dute. Martxoan zehar hitzaldiak eta solasaldiak egin dituzte ikasleekin eta euren herria utzi behar izan duten pertsonekin lan egiten duten hainbat erakundekin.

Legazpiko Domingo Agirre eskola, Olazabal institutua, Urretxu-Zumarragako Gainzuri eskola eta Ezkio-Itsasoko herri eskola izan dira sentsibilizazio kanpaina berezi honen hartzaileak. Beste aldean, Hotz Legazpiko kideekin batera, Itsas Salbamentu Humanitarioa (Salvamento Maritimo Humanitario-SMH), Zaporeak eta Irungo Harrera Sarea elkartekoak egon dira.

ā€œGure lanen artean, ikasleekin ere errefuxiatuen gaia lantzea interesgarria izango litzatekeela pentsatu genuenā€, azaldu du Hotz Legazpiko kide batek, eta lehen pausoa unitate didaktiko bat sortzea izan zen.Ā Zergatik etortzen dira?Ā izenburua du, eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin eta DBHko 1. eta 2. mailakoekin lantzekoa da.

Unitate didaktikoa prest zutenean, ikastetxeetara jo zuten ikasleekin erabiliko ote zuten galdetzeko, eta baietz erantzun zutenez, sentsibilizazio kanpainari hasiera eman zioten. Hala, tutoretza eta etika orduetan landu ondoren, errefuxiatuekin eta migranteekin lan egiten duten hainbat elkarteko ordezkariekin solasaldiak egin dituzte azken asteotan.

Hotz Legazpiko kideak Ā«oso gusturaĀ» geratu dira esperientziarekin, ā€œikasleen inplikazioa osoa ona izan da, galdera egokiak egin dituzteā€¦ Sentsibilizazioa zen helburua, eta agian helarazi diegunetik asko ez zaie geldituko, baina geratzen zaien hori abiapuntu bat daā€.